2026ko Enpresen Lasterketako Racebo

2026ko Enpresen Lasterketako Racebooka eskuragarri dago jada!

2026ko Enpresen Lasterketako Racebooka eskuragarri dago jada!

Racebook-Enpresen-Lasterketa-Carrera-Empresas.pdf 

Atzera kontaketa hasi da. Enpresen Lasterketaren 17. edizioko Racebook ofiziala eskuragarri dago parte-hartzaile guztientzat. Bertan, lasterketaz lasai gozatzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu:

- Dortsalak jasotzeko ordutegiak eta kokalekua

- Irteera-kutxei eta ordutegiei buruzko informazioa

- Donostiako kaleetan zehar egingo den ibilbide eguneratua

- Arropazaindegi, dutxa eta masaje zerbitzuak

- Sariei eta sailkapenei buruzko xehetasunak

- SOS Arrazakeriarekin batera egingo den dortsal solidarioaren informazioa

Aurtengo edizioko berrikuntza nagusietako bat irteera-sistema berria izango da: lehen aldiz, korrikalariak erritmoaren araberako irteera-kutxetan banatuko dira, lasterketaren irteera seguruagoa, arinagoa eta antolatuagoa izan dadin. Parte-hartzaile bakoitzak bere dortsalaren koloreari dagokion kutxan kokatu beharko du.

Gainera, aurten berriro ere Enpresen Lasterketa eta Itzulia Women proba, egun berean ospatuko dira. Horregatik, parte-hartzaile guztiek Alderdi Ederren egon beharko dute 10:00ak baino lehen.

Lasterketa eguna baino lehen dokumentua osorik irakurtzea gomendatzen dizugu, informazio guztia prest izateko eta esperientzia ahalik eta gehien gozatzeko.

Ireetera lerroan ikusiko gara elkar!

Enpresen Arteko Lasterketaren 17. ekitaldiko antolatzaileak:

Diario Vasco Donosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Amenabar SUPER AMARA Salto Coca-Cola Momentum BMW Aena Ulma Ulma