diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Azken Oharrak

1.- Lasterketarako zenbakiak Kiroletxeko sarreran dagoen salmahaian jaso behar dira maiatzaren 11an, larunbata, 10:00etatik 13:00ak bitartean. (Anoeta Estadioaren baxuetan, Xanti aurrean). Zenbakia eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da ADEGIk egindako ziurtagiria aurkeztea, non taldeak izen ematerako jarrita zeuden tramiteak bete dituela baieztatzen den.

2.- Lasterketan chipa ez da erabiliko, beraz, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzako epaileek kronometratuko dute lasterketa.

3.- Lasterketa goizeko 10:00etan abiatuko da. Parte hartzaileei irteera eremura (Zurriola pasalekua, kursaal aparkalekuaren sarreran) 15 minutu lehenago bertaratzea eskatzen zaie.

4.- Joan den urtean bezala, irteera eta helmuga mugitu egin ditugu Kursaal aparkalekuaren ondora eta azkeneko bira helmugarantz zuzen abiatzeko “PEOPLE-en” izango da (ikus ezazue ibilbidea)

5.- Gogorarazten dizuegu helmugara talde bateko lau korrikalariak elkarrekin heldu behar direla eta elkarrekin egon behar direla epaileek taldearen kontrola egin arte.

6.- Lasterketaren amaieran sari banaketa egingo da. Arren eskatzen zaie partehartzaileei antolatzaileen esanetara adi egon daitezela.

7.- Helmugan sartzeko gehienez ordu bateko epea edukiko duzue

8.- Igande arratsaldean argitaratuko da Diario Vasco web-orrian www.diariovasco.com lasterketaren sailkapena denborekin.

9.- Nahi duten parte-hartzaileak bai lasterketa aurretik bai ondoren Manteo polikiroldegiko dutxak eta aldagelak erabili ahahlko dute. Instalazioetan dohainik sartzeko dortsala erakutsi beharko da.

10.- Parte-hartzaileek istripu aseguru bat izango dute.

Azken Oharrak

Azken Oharrak

Premium inskripzioa
Argazkiak

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola