Aurtengo Enpresen Lasterketaren edizioa gogorarazi dezakezue jada, aldea batetik, bideo honekin eta beste aldetik, argazkiz betetako bildumarekin. Igandean, aurreko, bitarteko eta ondorengo giroaz disfrutatu izana espero dugu, hiriko lekurik politenez beteriko bideaz, eta klimaz, azken hau espero genuena baino hobea izanik. Espero dugu ere, aurten eskeini dizkizuegun berriek, zuen parte-hartzea erosoagoa egin izana, bereziki, Gipuzkoa Plazan jarritako kontsignari eta bidean jarritako bigarren hornikuntzari deritzogu.
Segituan hasiko gara datorren urteko edizioan lan egiten, urtero moduan, beste inork bezela, kirola eta enpresa elkartzen duen ekitaldi honetaz disfrutatu ahal izateko.
2024ean itxarongo zaituztegu!