diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Azken Oharrak

Iganderako informazio interesgarria

Jarraian, igandeko lasterketari buruzko datu praktiko garrantzitsuenak aurki ditzakezue.

1.- Lasterketa, maiatzak 19, igandearen goizeko 10:00etan abiatuko daAlderdi Ederretik.Parte hartzaileei irteera eremura 15 minutu lehenago bertaratzea eskatzen zaie.

2.- Dortsalen bilketa maiatzaren 17an, ostirala, egingo da Belartzako Decathlon dendan, hurrengo ordutegian:

Decathlon

Fernando Mugica Herzog kalea, 2

20018 Donostia-San Sebastian

9: 30etik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara

Dortsalarekin batera, eskumuturreko bat emango zaizue lasterketaren egunean motxila kontsignan utzi nahi baduzue, eta gimnasioko poltsa arin bat opari gisa.

3.- Dortsalak emango diren mostradorearen ondoan, Base Protectionek zapata eta/edo segurtasun-txantiloirik egokiena preskribatzeko aukera emango die parte-hartzaileei, oin bakoitzaren morfologia kontuan hartuta, Scan & Fit sistema iraultzaileari esker.

4.- Kontsigna Gipuzkoa plazan egongo da eta ondorengo ordutegian irekita egongo da: 9.00etatik 13.00etara. Motxila bat utzi ahal izateko, ezinbestekoa da dortsalarekin batera emango dizuegun eskumuturrekoarekin markatuta egotea. Zuen motxila jasotzeko beharrezkoa izango da dortsala aurkeztea.

5.- Lasterketaren kronometrajea txip-aren bidez egingo da. Txip hori taldeak jasoko dituen lau dortsalen artean baten egongo da.

6.- Gogorarazten dizuegu helmugara talde bateko lau korrikalariak elkarrekin heldu behar direla eta elkarrekin egon behar direla epaileek taldearen kontrola egin arte. Talde bati korrikalari bat falta baldin bazaio epaileak taldea kanporatuko du.

6.- Ondarretako kabinetan lanak amaitu ondoren, ibilbideak jatorrizko trazadura berreskuratzen du. Ikusi itsatsitako planoa. 

7.- Lasterketan parte-hartze handia izan denez, bi aldaketa egin dira zirkuituan. Bata Gros auzoan eta bestea Antiguan. Ikusi erantsitako planoa.

8.- Helmugan sartzeko gehienez ordu ta laurden bateko epea edukiko duzue. 

9.- Sari banaketa 11:00tan hasiko da. Arren irabazleei 10:45tan podiunera hurbiltzea eskatzen zaie.

10.- Aurten bi ur-hornidura gune egongo dira ibilbidean. Lehenengoa, Insalus botilatxoarekin, Zubieta plazan egongo da, Antiguarantz. Bigarrena, sareko urarekin, Clara Campoamor plazan. Hornidura guneetatik gertu edukiontziak egongo dira botilatxoak edo edalontziak uzteko. 

MESEDEZ, EZ BOTA LURRERA HONDAKIN HORIEK.

11.- Aurten ere, lasterketako partaideek dutxak erabiltzeko aukera edukiko duteManteo Polikiroldegian.9:00etan irekiko dituzte ateak 13:30ra arte. Dohaineko sarrera edukiko dute lasterketaren dortsala erakusterakoan. Kontxako kabinak ere irekita egongo dira, urteko beste edozein egunetan bezala, eta dagozkien prezioak aplikatuko dituzte: 1,6 €(dutxak) eta 2,5 (dutxak gehi leihatilak).

12.- Aurten ere, helmugara iristen den parte-hartzaile bakoitzak domina finisher bat jasoko du.

13.- Aurten, berrikuntza gisa, azken hornidura Alderdi Ederreko lorategietara lekualdatuko da. Hemen doako masaje zerbitzua egongo da behar dutenentzat. Zerbitzu hori BI-K Masaje Eskolako ikasleek eskainiko dute.

14.- Parte-hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango duteAllianzkonpainiarekin. Lesioren bat edukiz gero Poliklinikara joan beharko zarete lasterketaren dortsala erakutsiz.

15.- Igande arratsaldean argitaratuko da bai lasterketaren web orrian (www.carreraempresas.com) bai Diario Vasco web-orrian (www.diariovasco.com) lasterketaren sailkapena denborekin, eta ateratako argazkiak.

16.- Astelehenean www.diariovasco.com webgunean argitaratuko da helmugako kameraren bideoa, eta ekipo bakoitzaren iritsiera ikusi ahal izango da, dortsal zenbakia sartuta.



Informazio interesgarria

Iganderako informazio interesgarria

Lortu zure argazkiak hemen

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola