Lasterketa geldiezina jarraitzen du

Enpresen lasterketa geldiezina jarraitzen du

Enpresen lasterketa geldiezina jarraitzen du

1.014 talde irtengo dira igandean, 10:15ean, Alberdi Ederreko lorategietatik

Aurreikuspenak onak ziren, baina azken zifrek marka guztiak hautsi dituzte. Izan ere, guztira 1.014 laukoko taldeak hartuko dute parte 16. Enpresen lasterketan, iaz baino 157 gehiagok.

Kategoriaka, mistoa izan da berriz ere arrakastatsuena, 569 talderekin. Gizonezkoetan 347 talde arituko dira, eta emakumezkoetan 98. Azpimarratzekoa da, halaber, 87 taldek prémium izen-ematearen alde egin dutela, eta 927k, berriz, oinarrizko izen-ematearen alde. 4.056 parte-hartzaileetatik 1.900 emakumeak izango dira, hau da, parte-hartzaile guztien %45. Gaur Alderdi Ederren egin den aurkezpen ekitaldira El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegi erakundeetako ordezkariak joan dira, baita babesle ezberdinetakoak ere: Laboral Kutxa, babesle nagusia, Norgestión, Salto System, Lurauto, Súper Amara eta Coca Cola.

Enpresen Arteko Lasterketaren 16. ekitaldiko antolatzaileak:

Diario Vasco Donosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA Salto Coca-Cola