2023an emakumezkoen kategorian hirugarren postua lortu ondoren, Oronak bere taldeak osatu ditu Enpresen Lasterketako ohorezko postuetan egoteko.
Orona Foundation irabazi-asmorik gabeko erakundea da, partaide den gizartearekin konprometitua, eta helburu du hezkuntzako, gizarteko, kulturako eta gizarte eta ekonomiako eragileekin elkartzeko gune bat sortzea, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta gizartearen garapena sustatzeko.
Oronaren ustez, hezkuntzak eta etengabeko prestakuntzaren aldeko apustuak berebiziko garrantzia dute gure gizarteak aurrera egiten jarrai dezan; horregatik, lankidetza-inguruneak erabiltzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, ezagutza sortzeko eta bateratzeko tresnarik onena baita.
Orona Ideo unibertsitatea, zentro teknologikoak eta enpresa biltzen dituen ezagutza-sarea sustatzeko sortutako ekosistema fisikoa da.
Gizartearen aurrerabidea helburu duten ekintzak sustatzen eta horietan laguntzen dute, beren ekintza beren jardun-eremutik hurbilen dagoen ingurunean zabalduz, epe luzerako lankidetza-ikuspegiarekin.
Beste proiektu batzuen artean, Eduardo Chillidaren "Buscando la luz" obra ikonikoaren birgaitzea babestu dute, kulturarekin eta kirolarekin duen konpromisoaren zati bat baita.
Antolakuntzatik ongietorria ematen diegu eta zorte ona opa diegu lasterketan.