Laboral Kutxa izango da Enpresen Lasterketaren 16. edizioaren babesle nagusia. Kreditu-kooperatibarekiko aliantza berritu egin da aurten ere, presentzia nabarmena izanez Euskadiko enpresa gehiago biltzen dituen proban.
65 urteko bidea taldean eginda, Laboral Kutxan helburu argia dute: komunitate oparoagoak, berdintasunezkoagoak eta iraunkorragoak eraikitzea, kultura kooperatibo solidarioa eta erantzunkidea hedatuz.
Lankidetzaren eta talde-lanaren bidez, helburu komun horrekin lerrokatuta jarraitzen dute, eta zerbait handiagoaren parte sentitzen dira. Enpresa egiteko duen modua da, norbanakoen interesetatik haratago doana.
Taldean lehiatu nahi dute, bereizgarri dituzten balioekin, betiere urrunago iristeko helburuarekin. Izan ere, “banka” egiteko beste modu bat dago: pertsonengan arreta jarriz eta ideietan eta lankidetzan sinestuz, baita eraldatzeko gaitasunean ere.
Horregatik laguntzen dute eta parte hartzen dute elkarlaneko eta partaidetzako etorkizun bat eraikitzen jarraitzeko lanak eta talde-ahaleginak duen indarrean sinesten duten erakundeak biltzen dituen Enpresen Lasterketan. Izan ere, hauek LABORAL Kutxaren balio kooperatiboen oinarrizko printzipioak dira.
Antolakuntzatik ongietorri beroa egiten dizuegu, eta eskerrak ematen dizkizuegu aurten ere enpresa-lasterketari emandako laguntzagatik.
Ongi etorri!