Enpresen Lasterketak SOLD OUT kartela eskegi du hurrengo ediziorako, 1.100 taldek eman baitute izena. Zifra horrek errekor berria ezarri du probaren historian. Guztira, 4.400 parte-hartzaile izango dira maiatzaren 17an ospatuko den lasterketako irteera lerroan.
Aurten ere, kategoria mistoa izango da jendetsuena, 608 talderekin, parte hartzen duten enpresen artean aukera gustukoena izanik. Lantaldeen jatorriari dagokionez, hainbat enpresa-sektoretako ordezkariak izango dira. Horien artean, parte-hartzea gidatzen duten hiru esparru nabarmentzen dira bereziki: Industria eta Manufaktura, 388 ekiporekin; Osasuna eta Bioteknologia, 143rekin; eta Teknologia eta Aholkularitza, 129 ekiporekin. Kirol ikuspegitik, probak maila guztietako korrikalariak bilduko ditu berriro. Guztira 105 talde lehiatuko dira 4:30 min/km tik beherako erritmoetan, eta parte-hartzaile gehienak 5:30 eta 6:00 min/km tik beherako erritmoetan mugituko dira.
Gero eta interes handiagoa pizten du lasterketarekiko deialdiak izan duen arrakastarekin, lasterketa nazio-mailako erreferentziazko kirol-ekitaldi korporatibo gia finkatu da.