Aurreikuspenak onak ziren, baina parte-hartzearen azken zifrek marka guztiak hautsi dituzte. Izan ere, 857 laukotek hartuko dute parte Enpresen Karreraren 15. urteurrenean. Errekorra 2019koa zen, 710 taldek eman baitzuten izena. Kategorien arabera, mistoa izan da arrakastarik handiena izan duena, 461 talderekin. Gizonezkoetan 324 talde ariko dira, eta emakumezkoetan, 72. Guztira, izena eman duten 3.428 lagunetatik 1.460 emakumeak izango dira, hau da, parte-hartzaile guztien % 40 inguru.
Joan den asteartean Alderdi Ederren egindako aurkezpen-ekitaldira El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegiko ordezkariak joan ziren. Horiek dira proba antolatu duten erakundeak, bai eta erakunde babesleak ere: Laboral Kutxa, babesle nagusia, Norgestion, Salto System, Lurauto, Súper Amara eta Coca Cola.
Antolakuntzatik eskerrak ematen dizkizuegu izena eman duzuen talde guztiei eta zorte on igandean!