Otsailaren 18an irekiko dira

Otsailaren 18an irekiko dira 16. Enpresen Lasterketarako izen-emateak

Izen-ematen irekiera

16. Enpresen Lasterketarako izen-emateak ireki dira

Gaur, otsailak 18, dagoeneko ezaguna den Enpresen Lasterketaren 16. edizioan parte hartzeko izen-emateak ireki dira

Tradizioa den bezala, Laboral Kutxaren babesarekin, nahi duten enpresa guztiek parte hartu ahal izango dute, tamaina, zerga-egoitza edo jarduera-mota edozein dela ere. Baldintza bakarra: enpresa bereko 4 korrikalariko taldeak osatzea eta helmugara elkarrekin iristea. Guztira 3 kategoria egongo dira, gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak, eta kategoria bakoitzeko lehen 3 sailkatuentzako sariak.

Ohikoa denez, izena emateko bi aukera daude: oinarrizkoa, 120 €+BEZa taldeko:4 dortsal barne, korrikalari bakoitzarentzako oparia, asegurua, txip 1 talde bakoitzeko, ibilbideko eta helmugako hornidura, ibilbideko osasun-laguntza, kontsigna-zerbitzua eta 4 € kausa solidario baterako dohaintza barneratzen duena..

Eta gero, premium izena emateko aukera, arestian aipatutako guztiaz gain, publizitate-pakete garrantzitsu bat ere hartzen du barne: 18 moduluko iragarki bat korrikalarien argazkiarekin, albiste bat webgunean, dortsal pertsonalizatuak, logoaren presentzia isurki partekatu batean lasterketaren suplementuan, inskripzio bat doan eta % 20ko deskontua gainerako inskripzioetan.

Maiatzaren 18an, goizeko 10etan, Alderdi Ederreko irteeran, Donostiako udaletxearen aurrean zuen zain egongo gara, itsas ondoko ibilbideaz goza dezazuten

Enpresen Arteko Lasterketaren 16. ekitaldiko antolatzaileak:

Diario Vasco Donosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA Salto Coca-Cola