Azkeneko urteetan, hainbat talderekin proban parte hartu ondoren, Amenabarrek beste urrats bat eman du lasterketarekin duen inplikazioan. Iaz, eraikuntza eta azpiegituren sektoreko enpresa azkarrenen top 10ean sartzea lortu zuten, eta aurten, gainera, kategoria hori babestuko dute.
Babes horrek ezin hobeto islatzen ditu partekatzen ditugun balioak: laguntasuna, bizitza osasungarriaren aldeko apustua eta gainditze-espiritua.
Eskerrik asko Amenabarri Enpresen Lasterketarekin batera hazten jarraitzeagatik eta hitzordu hau are handiagoa egiten laguntzeagatik.
Irteeran ikusiko dugu elkar!