diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

710 taldek parte hartuko dute

710 taldek parte hartuko dute 12. Empresa lasterketan!

Datorren igandean goizeko 10:00tan 12. Enpresen arteko lasterketa ospatuko da. Lasterketa, El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegi-k antolatzen dute, eta LABORAL Kutxa izango da babesle nagusia.

Aurten, 710 taldek hartuko dute parte, joan den edizioan baino 95 gehiago. Inscribatutako taldeetatik 45 emakumezkoak dira, 301 mistoak eta 264 gizonezkoak. Guztira 2.800 baino gehiago partehartzaile izango dira non taldeka guztiak batera helmuga iritsi beharko dira.

Tecnalia enpresak, laukote gehien inskribatu duen empresa da, 27 taldeekin. CAF biharrena 24 taldeekin eta Osakidetza hirugarrena 21 taldeekin

Ibilbidea izango da lasterketaren erakargarritasun nagusienetariko bat, guztiz laua eta itsasoa momentuoro inguratuz. Alderdi Ederren hasita, Sagues-era bideratuko da galtzadatik Boulevard-a eta Zurriola Ibilbidea gurutzatu ondoren. Bertan, buelta emango da  Alde Zaharrera arte, berriz ere Zurriolatik pasata. Alde zaharreko zenbait kale zeharkatuko dute partehartzaileek: Abuztuak 31, Kale Nagusia eta Hernani Kalea. Gegeroago, kontxa inguratuz, Ondarretako Tenisera ailegatuko dira. Azkenik, behin Tenisean egonda berriz hasierako puntura bueltatu beharko dira laukote guztiak helmuga gurutzatzeko. Berritasun bezala, Ondarretako tuneletik Vinuesa plazaraino ibilbidea galtzadatik egingo da.

Kategoria bakoitzeko sailkatutako 3 lehenek bere sariak jasoko dituzte, medailaz gain, afariak, kirol-materiala, spa-zirkuitua…Aurten ere IMQ kategoria bakoitzeko hiru lehen taldeeri sari bera emango die: azterketa mediku oso bat.

Hornidura zonaren ondoan, urte honetan ere masaje-zona bat jarriko da jaso nahi duten parte hartzaileentzat, GIDO zentruaren esku. Zerbitzu hau doakoa izango da.

Edizio honetako “Sasoiko Enpresa” guztiei gure esker ona eman nahi diegu: Policlínica, Indar, Fagor, Tecnalia, Transnatur, Spyro, Colegio Oficial de Enfermería de Guipuzcoa, Babesa Suzai, Irizar.

Antolakuntzagatik ongi etorria ematen diegu animatu diren enpresa guztiei eta zorte ona opa diegu.

 

Premium inskripzioa
Argazkiak

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola