diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Errekor berria

472 taldek parte hartuko dute 9. enpresa lasterketan

472 taldek parte hartuko dute 9. enpresa lasterketan

Datorren igandean goizeko 10:00tan 9.enpresen arteko lasterketari hasiera emango zaio. Lasterketa hau El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatzen dute. Aurten guztira 472 taldek parte hartuko dute, joan den edizioan baino 100 gehiago.

Inskribatutako taldeetatik 35 emakumezkoak dira, 223 gizonezkoak eta 214 mixtoak. Guztira 2.000 bat partehartzaile izango dira non taldeka guztiak batera helmugara iritsi beharko dira.

Talde gehienak Gipuzkoatik etorri arren zenbait partehartzaile Bizkaia, Katalunia eta Madril errepresentatzen egongo dira.

14 taldeekin CAF da laukote gehien inskribatuko duen enpresa. Honen atzetik, 12 taldeekin GKN Driveline dago, 11 taldeekin Donostiako Hospitala eta Ikusi eta azkenik 10 taldeekin bakoitza Tecnalia eta Kutxabank.

Ibilbidea izango da lasterketaren erakargarritasun nagusienetariko bat, guztiz laua da eta itsasoa momentuoro inguratuz.   Alderdi Ederren hasita, Sagues-era bideratuko da galtzadatik Boulevard-a eta Zurriola Ibilbidea gurutzatu ondoren. Bertan, buelta emango da  Alde Zaharrera arte, berriz ere Zurriolatik pasata. Zenbait kaletik pasako dira partehartzaileek, Abuztuak 31, Kale Nagusia eta Hernani Kalea geroago Ondarretako Tenisera ailegatzeko, Kontxa inguratuz. Azkenik, behin Tenisean egonda berriz hasierako puntura bueltatu beharko dira laukote bakoitza helmuga gurutzatzeko.

Aurten emakumeen laukote gazteena sari berezi bat jasoko du: azterketa mediku oso bat IMQ-ren eskutik.

Honetaz aparte, Donostia 2016 festara batuko da eta partaide bakoitzari bandera bana eskainiko dio non kultur hiriburua irudikatuta agertuko da. Gainera, minutu 2016.nean (33’6’’) helmuga gurutzatzen duen taldeari sari berezi bat emango zaio.

 

472 taldek

472 taldek parte hartuko dute 9. enpresa lasterketan

Premium inskripzioa
Argazkiak

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola