diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Partaidetza errekorra

372 taldek parte hartuko dute 8. enpresa lasterketan

Datorren igandean goizeko 10:30tan 8.enpresen arteko lasterketari hasiera emango zaio. Lasterketa hau El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatzen dute, ATE, IMQ, i68, Súper Amara eta Coca Colaren laguntzarekin.

Guztira 372 talde, joan den edizioan baino 101 gehiago. Talde bakoitza enpresa berdineko lau korrikalariz osatua egongo da eta 8 kilometro egin beharko dituzte ahalik eta azkarren denak helmugara batera iritxiz.

Lasterketa duela zortzi urte hasi zen 60 talderekin eta dagoeneko 400 taldetara hurbiltzen ari da. Honek bere filosofia eta ezaugarriak gustokoak direla frogatzen du.

Inskribatutako taldeetatik 32 emakumezkoak dira, joan den urtearekin konparatuz bikoitza, 169 mistoak eta 179 gizonezkoak.
Guztira 1.448 partehartzaile izando dira, 324 emakumezkoak izanik.

18 talde Bizkaitik datoz: Bilbao, Sestao, Abadiño, Amorebieta, Basauri, Berritxu, Trapagaran, Urduliz eta Zamudiotik.

13 talderekin Gureak izan da laukote gehienen izena eman duena, CAFek 12kin eta GKN Drivelinek 11 taldekin jarraitzen diote.

Emakumeen lehen taldearentzan sari berezia

Aurten emakumeen lehen taldeak sari berezia jasoko du. IMQ aseguru etxeak, osasun asistentzian liderra denak eta duela hiru urtetik lasterketa honen babesle, azterketa mediku batekin sarituko du helmugan.

Kirol afizionatuok, badakigu kirola modu osasungarri eta fidagarri batean praktikatu behar dela.

Proba honek irabazleei bere osasunaren berri eta urrengo ediziotarako errendimendua handiatzeko aukera emango die.

Premium inskripzioa
Argazkiak

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola