9. Enpresen Lasterketa berriz I68 Taldea izango du babesle. I68 taldea enpresa multzo batez osatuta dago, eta helburu du Kudeaketaren Berrikuntzarako Produktu Informatikoak sortzea (ERP).
Filialak eta ordezkaritzak dituzte Madrilen, Bartzelonan, Gijonen, Bilbon, Sao Paulon eta Brasilian eta baita enpresa banatzaile ugari ere Espainiako hainbat erkidegotan, Europan eta Latino American. Bere produktu eta zerbitzuek teknologiarik puntakoena erabiltzen dute, eta bere negozio zifraren %15 I+G+b proiektuetara bideratzen dute.
100 pertsona inguru osatutako lantaldea dute, negozio aholkularitzan eta laguntza teknikoan espezializazio maila handia dute.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu ekimen hau aurten ere babesteagatik.