diariovasco.com
Facebook Instagram
ES - EU - FR
Carrera de Empresas

2024/05/19 - Alderdi Eder - Alderdi Eder

Enpresen Arteko Lasterketaren 15.

ekitaldiko antolatzaileak:

El Diario VascoDonosti Eventos Adegi

Babeslea:

Laboral Kutxa

Babeslea

IMQ-k babesletza berritzen du 6.urtez

Enpresen lasterketaren 11. edizioan IMQ berriro babesle izango da. Seigarren urtez izango ditugu babesle, Euskadiko enpresentzat eta bai kanpokoentzat bideratuta dagoen herri ekintza honetan. Joan den urteetan bezala, sari berezi bat emango dute, osasun azterketa oso bat lau korrikalarientzat.

Iraunkorra IMQn dugun enpresa talde indartsuak 82 urteko esperientzia eskaintzen du. Osasun arloko aseguratzaile pribatuetan konpainia aitzindaria gara Euskadin, eta estatuko garrantzitsuenetakoa.

Taldea osatzen duten bi atal nagusiak dira: IMQ Seguros, osasun aseguruak eskaintzen dituen enpresa, eta IMQ Servicios, osasun zerbitzuak, zerbitzu soziosanitarioak, ongizate zerbitzuak eta laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak eskaintzen dituena.

IMQn bezeroek bizitzan zehar dituzten beharrizan guztiei erantzuna ematen diegu gure produktu eta zerbitzu anitzei esker, hazteko dugun gaitasunari esker, zentro eta klinika propio berriak etengabe irekitzeari esker, hiru lurralde historikoetan dugun presentzia aktiboari esker, baita bikaintasun, profesionaltasun eta zerbitzatzeko gogoari esker ere. Bezeroei soluzio pertsonalizatu, berritzaile eta kalitatezkoak ematen dizkiegu.

Gaur egun, IMQn 338.000tik gora pertsonari eta milatik gora enpresari osasun estaldura eskaintzen diegu Euskadin, eta baita lan osasun arloko zerbitzuak ere, 125.700etik gora langileri eta 6.100etik gora enpresari IMQ Prevencion enpresaren bitartez.

IMQko bezeroek 2.400 profesionalez osatutako medikuen artean aukeratu dezakete, baita Euskal Herriko osasun sare pribatu handienaren barruan ere, hain zuzen 11 zentro propio eta bezeroen eskura espezialitate mediku-kirurgiko aukera zabala daukana.

Antolakuntzatik beraien babesa eskertu nahi diegu aurten ere eta zorte ona opa diegu lasterketan.

Ongietorriak!!

IMQ-k babeslea berritzen du 6.urte

IMQ-k babesletza berritzen du 6.urtez

Premium inskripzioa
Argazkiak

Babesle nagusia:

Laboral Kutxa

Babesle ofizialak:

Norgestion Lurauto SUPER AMARA SaltoCoca-Cola